Apartamentu turistikoen alokairuaren tributazioa
Zergak nola ordaindu eta nork eman behar duen informazioa
Zergak nola ordaindu
Etxebizitzaz bestelako erabilerarako errentamendutzat hartzen da, eraikin baten gainean egindako errentamendua, baldin eta errentamenduaren helburu nagusia errentariaren etxebizitza-behar iraunkorra asetzea ez bada; apartamentu turistikoen errentamenduen kasua da.
Apartamentu turistiko bat alokatzen duzunean, zerbitzu osagarri batzuk eskain ditzakezu.
Ematen dituzun zerbitzuak hotel-industriari badagozkio, alokairuaren bidez lortzen dituzun etekinak jarduera ekonomikoen etekinak dira.
Zerbitzu horiek, besteak beste, honako hauek lirateke:
-
bezeroari harrera eta etengabeko arreta ematea, horretarako prestatutako gune batean
-
higiezinaren eta ostatuaren aldizkako garbiketa
-
oheko eta komuneko arropa aldizka aldatzea
-
beste zerbitzu batzuk (ikuztegia, maletak zaintzea, prentsa, erreserbak, etab.) bezeroaren eskura jartzea.
-
eta, batzuetan, elikadura eta jatetxe zerbitzuen eskaintza
Aitzitik, ez dira hotel-industriaren berezko zerbitzu osagarritzat hartzen, eta, beraz, alokairu turistikoa egiten duzu honako zerbitzu hauek ematen dituzunean:
-
apartamentua garbitzea errentari bakoitzak kontratatutako aldian sartzean eta irtetean
-
apartamentuan arropa aldatzea errentari bakoitzak kontratatutako aldian sartzean eta irtetean
-
Eraikineko eremu komunen (ataria, eskailerak eta igogailuak) eta kokatuta dagoen urbanizazioaren (berdeguneak, sarbide-ateak, espaloiak eta kaleak) garbiketa
-
iturgintza, elektrizitatea, beirateria, pertsianak, sarrailagintza eta etxetresna elektrikoak konpontzeko laguntza teknikoko eta mantentze-lanetako zerbitzuak
Turismo-alokairuaren etekinak, oro har, kapital higiezinaren etekinak dira.
Hala ere, jarduera garatzeko gutxienez lan-kontratu eta lanaldi osoko langile bat badaukazu, alokairu turistikoaren bidez lortzen dituzun errendimenduak jarduera ekonomikoen errendimenduak dira.