Etxebizitzen alokairuaren tributazioa
Zergak nola ordaindu
Etxebizitza baten jabe edo gozamenduna zaren aldetik, alokairuagatik jasotzen dituzun zenbatekoak, oro har, kapital higiezinaren etekinak dira.
Hala ere, errentamendua enpresa-jarduera gisa egin dezakezu, eta horren ondoriozko etekinak jarduera ekonomikoen etekinak izango dira, baldin eta jarduera antolatzeko, gutxienez, lan-kontratua duen eta lanaldi osoko langile bat erabiltzen baduzu.