Internet bidezko erosketak eta partikularren arteko bidalketak
Informa zaitez hemen Internet bidez erosketa egin edo partikular batengandik pakete bat jaso aurretik
150 eurotik gorako balioa duten bidalketak
Erosketak Internet bidez egin behar badituzu, jakin behar duzu Europar Batasunekoak, Ceutakoak edo Melillakoak ez diren herrialdeetatik datozen salgai guztiek inportazio-eskubideak, BEZa edo IGICa (eta, hala badagokio, zerga bereziak) ordaindu behar dituztela, eta inportazio-aitorpena aurkeztu behar dutela.
Aduana-aitorpena zure garraio-operadoreak (Correosek edo Courierrek), zure aduana-ordezkariak edo bidalketaren hartzaileak aurkeztu ahal izango du.
Zure aitorpena aurkeztu nahi baduzu, orrialde honetako gestioetan eskuragarri dagoen "Partikularrentzako bidalketen aitorpena" inprimakia erabili behar duzu.