Aduana-zorra eta bermeak
Informa zaitez salgai bat inportatzeagatik edo esportatzeagatik eta bermeak eratzeagatik ordaindu behar duzunari buruz
Aduana-zorraren kontzeptua
Aduana-zorra da pertsona batek salgai espezifikoei aplikatzen zaizkien inportazio- edo esportazio-eskubideen zenbatekoa ordaintzeko betebeharra, indarrean dagoen aduana-legeriaren arabera.
Inportazio-eskubideetan sartzen dira:
- Salgaiak inportatzeko ezarritako aduana-eskubideak eta ondorio baliokidea duten ordainarazpenak.
- Nekazaritza-politika bateratuaren esparruan edo nekazaritzako produktuak eraldatzearen ondorioz salgai jakin batzuei aplikatu beharreko erregimen espezifikoen esparruan ezarritako inportazio-kargak.
Esportazio-eskubideetan sartzen dira:
- Salgaiak esportatzeko ezarritako aduana-eskubideak eta ondorio baliokidea duten ordainarazpenak.
- Nekazaritza-politika bateratuaren esparruan edo nekazaritzako produktuak eraldatzearen ondorioz salgai jakin batzuei aplikatu beharreko erregimen espezifikoen esparruan ezarritako esportazio-kargak.