Salgaiaren jatorria
Informazioaren aurkibidea saltatuZertarako balio du?
Aduanen ikuspegitik, salgai baten jatorria egiaztatu behar da, merkataritza-politikako neurriak (kontingenteak, muga kuantitatiboak, antidumping-a, diru-laguntzen aurkakoa, etab.) eta lehentasunezko muga-zergen politikako neurriak (muga-zergen onurak, Europar Batzordeak herrialde, herrialde-talde edo lurralde jakin batzuekin dituen lehentasunezko akordio edo erregimenen arabera) aplikatzeko.
Salgaiaren jatorrizko herrialdearen arabera, muga-zergen tasa arrunta edo muga-zergen tasa murriztuak edo baliogabeak aplikatu ahal izango dira, honako hauek emanda:
- Europar Batasunak herrialde jakin batzuekin edo herrialde-talde jakin batzuekin sinatutako akordioetan jasotako lehentasunezko muga-zergen neurriak, lehentasunezko muga-zergen tratamendua ematea aurreikusten dutenak.
- Europar Batasunak herrialde, herrialde-talde edo lurralde jakin batzuen alde bere kabuz hartutako lehentasunezko muga-zergen neurriak; adibidez, Lehentasun Orokorren Sistema (gaztelaniaz, SPG).
- Salgai jakin batzuei aplikatzen zaizkien inportazio-eskubideak murriztea edo salbuestea aurreikusten duten etendura-neurri autonomoak.
Orri honetan muga-zergen kontingenteak jasotzen dira.
Gainera, salgaiaren jatorriaren arabera, salgaien inportazioa muga daiteke, edo bete beharreko baldintza edo betekizun jakin batzuei lotu; por ejemplo, las medidas que prohíben la importación en la Unión Europea por razones políticas, sanitarias o de orden público o medidas que exigen controles determinados, como certificado sanitario, veterinario, SOIVRE (calidad), etc.