Aduana-baimenak
Aduana-erabakia, prozeduraren hasiera, epeak...
Erabakiaren kontzeptua
Aduana-erabakia da kasu jakin bati buruzko iritzia emateko aduana-agintarien egintza oro, interesdunentzat ondorio juridikoak dakartzana.
Aduana-erabaki horiek alderdi batek eskatuta edo ofizioz has daitezke.
Prozedura aduana-araudi honetan dago araututa:
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko urriaren 9ko 952/2013 (EB) Erregelamendua, BAK ezartzen duena
- Batzordearen 2015eko uztailaren 28ko 2015/2446 (EB) Erregelamendu Eskuordetua
- Batzordearen 2015eko azaroaren 24ko 2015/2447 (EB) Betearazpen Erregelamendua