Aitorpen sinplifikatuak
Jakin nola aurkeztu aitorpen sinplifikatu bat datu edo dokumentu egiaztagarriren bat falta bazaizu
Aitorpen sinplifikatuaren definizioa
Aduana-agintariek onartu ahal izango dute pertsona batek merkantziak aduana-erregimen batean sartzea aitorpen sinplifikatu batez baliatuta. Aitorpen horretan, Batasunaren Aduana Kodearen (BAK) 162. artikuluan aipatutako datuetako batzuk edo 163. artikuluan aipatutako egiaztagiriak alde batera utzi ahal izango dira.
Beraz, aitorpen sinplifikatua nahitaezko daturen bat falta zaiona da, edo, bestela, nahitaezko egiaztagiriren bat aurkezten ez duena.