030 Ereduari buruzko ohiko galderak
Informazioaren aurkibidea saltatuZergapekoen erroldan alta ematea
Errolda-aitorpenaren 030 eredua.
Errolda-aitorpeneko 030 eredua, zerga-izaerako edo -garrantzizko eragiketak egin edo haietan parte hartu behar dutenean.
Bai, biek jakinarazpenetarako egoitza fiskalaren edo egoitzaren aldaketa jakinarazten dutenean eta bientzat berdinak direnean, edo aldi berean alta, IFZ edo identifikazio-datuen aldaketa eskatzen dutenean. Kasu horietan, bi ezkontideek sinatu beharko dute eredua.
Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren egoitza elektronikoan aurkeztuko da. Zergapekoak edo, hala badagokio, aurkezleak Zerga Agentziaren egoitza elektronikoan sartu beharko du 030 ereduaren dokumentazio osagarria aurkezteko izapidera.
Interesdunak sinatu beharko du, edo bi ezkontideek, baldin eta eredu bakarra betetzen bada, eta eredu horretan bi ezkontideei edo ezkontide espezifikoei eragiten dieten inguruabarrak aldi berean jakinarazten badira, lekua eta data adierazita.
Izendatutako ordezkaririk badago, hark sinatu ahal izango du aitorpena.