Informazio orokorra. Arau orokorrak
Ikusi zer diren fabrikazio-zerga bereziak eta zer produkturi eragiten dioten
Definizioa eta araudi erregulatzailea
Definizioa
Fabrikazio-zerga bereziak zeharkako tributuak dira, beren eremu objektiboko produktuen kontsumo espezifikoen gainekoak, eta fase bakarrean zergapetzen dute ondasun jakin batzuen fabrikazioa eta inportazioa.
Araudi erregulatzailea
Fabrikazio-zerga bereziak Europar Batasunean normalizatutako zergak dira, eta horrek esan nahi du zerga horien arau-esparru orokorra osatzen duten hainbat zuzentarauren bidez arautzen direla erkidego mailan. Europar Batasuneko estatu kideek, zuzentarau horietan zehaztutako esparruaren barruan, beren barne-araudiarekin arautu ditzakete zerga horiek.
Espainiaren kasuan, barne-araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1998 Legeak eta Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duen uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuak osatzen dute.