Produktu energetiko jakin batzuen azken prezioaren aparteko eta aldi baterako hobaria
Gaur sartu da indarrean, martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, 0,20 €-ko hobaria aplikatzea litro edo kilo bakoitzeko publikoarentzako salmenta-prezioan (GNC eta GNLen kasuan), edozein pertsona fisiko edo juridikori hornitzen zaizkionean txikizkako establezimendu hauetan: gasolina, A, A+ eta B gasolioak, itsas erabilerarako gasolioa, GLP, GNC, GNL, bioerregaiak eta AdBlue gehigarria.
Txikizkako establezimendu laguntzaileek konturako aurrerakin bat eskatu ahal izango dute apirilean, 2021eko hileko batez besteko salmenten datuen arabera, bai eta 2022ko apirileko, maiatzeko eta ekaineko salmentei aplikatutako hobari edo deskontuen hileko itzulketak ere.
- Real Decreto-ley 6/2022, de 29 de marzo,
por el que se adoptan medidas urgentes en el marco del Plan Nacional de respuesta a las consecuencias económicas y sociales de la guerra en Ucrania.
- 6/2022 Errege Lege Dekretua