Hidrokarburoen gaineko zergaren zati bat itzultzea erabilera profesionaleko gasolioagatik
Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko Plan Nazionalaren esparruan premiazko neurriak onartzen dituen martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetako hamabosgarrenak aldatu egin du otsailaren 19ko HAP/290/2013 Aginduaren 8. artikulua. Agindu horren bidez, gasolio profesionala kontsumitzeagatik hidrokarburoen gaineko zergaren zati bat itzultzeko prozedura ezartzen da.
Aldaketa horren arabera, 2022ko apirilaren 1etik aurrera erositako gasolio profesionalari dagokion zergaren itzulketak hilabete natural bakoitzaren amaieran ordainduko dira, aipatutako 290/2013 Aginduaren 5. eta 7. artikuluetan xedatutakoaren arabera aurkeztutako hornidura-zerrendetatik aurrera.
por el que se adoptan medidas urgentes en el marco del Plan Nacional de respuesta a las consecuencias económicas y sociales de la guerra en Ucrania.