Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga
Ukraniako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko Plan Nazionalaren esparruan premiazko neurriak onartzen dituen martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetako hogeita hamaseigarrenaren bidez, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren etendura luzatzen da 2022ko ekainaren 30era arte. Ondorioz, 2022. urterako, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren zerga-oinarria eta ordainketa zatikatuen zenbatekoa zehazteko, ez dira kontuan hartuko urteko lehen bi hiruhileko naturaletan sisteman sartutako elektrizitateari dagozkion ordainsariak.