Fabrikazioaren zerga bereziak: alkohola, tabakoa eta hidrokarburoak
2023ko maiatzaren 9ko BOEn argitaratu zen maiatzaren 8ko 11/2023 Legea, Europar Batasunaren zenbait produktu eta zerbitzuren irisgarritasunari, kualifikazio handiko pertsonen migrazioari, zergei eta notariotza- eta erregistro-jardueren digitalizazioari buruzko zuzentarauen transposizioa egitekoa; eta kalte nuklearren edo material erradiaktiboek eragindako kalteen gaineko erantzukizun zibilari buruzko maiatzaren 27ko 12/2011 Legea aldatzen duena, Zerga Berezien Legea eta Erregelamendua aldatzen dituena.
Zerga bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen eta uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onartutako Zerga Berezien Erregelamenduaren aldaketen laburpena deskarga dezakezu eskuineko dokumentuan.