Betebehar formalak, kontabilitatekoak eta erregistrokoak
Erregistro-liburuak eta beste betebehar batzuk
Erregistro-liburuak
-
Aurkeztu behar dituzun erregistro-liburuak egiten duzun jardueraren eta errendimendua zehazteko erabiltzen duzun erregimenaren araberakoak dira.
-
Liburuek, besteak beste, honako datu hauek jaso beharko dituzte: faktura-zenbakia, jaulkitze-data, eragiketaren kontrako alderdiaren IFZ, kontzeptua, zenbatekoa, ondasunaren deskribapena, erosketa-balioa eta abar.
-
,Liburuak, besteak beste, argi eta zehatz eraman beharko dira, data-ordenaren arabera, urradurarik eta zirriborrorik gabe, oharrak eurotan adierazita, etab.
-
Liburuak bitarteko elektroniko edo informatikoen bidez eraman daitezke, euskarri izango diren fitxategiak eta programak ere eramanez.
-
PFEZaren erregistro-liburuak BEZaren liburuekin bateragarriak izan daitezke, horretarako behar diren datuak gehituz. Batera eramateak ez du esan nahi eskatzen diren baldintzez gain bereizita eramateagatik beste batzuk bete behar direnik.
-
Zerga Administrazioko Estatu Agentziak erregistro-liburuen formatu normalizatu bat jartzen du zure eskura, honetarako erabil dezakezuna:
-
2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako liburuak eramateko
-
2019 baino lehenagoko ekitaldietako erregistro-liburuen errekerimenduei erantzuteko
-
BEZaren eta PFEZaren liburuak batera eramateko
- web-errentaren barruan erregistro-liburuak inportatzeko, zuzeneko zenbatespeneko jarduera ekonomikoen etekinen eta egindako atxikipenen atalak betetzeko
-