Betebehar formalak, kontabilitatekoak eta erregistrokoak
Erregistro-liburuak eta beste betebehar batzuk
Zenbatespen objektiboko enpresa jarduerak (moduluak)
Hurrengoa eraman beharko duzu:
-
inbertsio-ondasunen erregistro-liburua (amortizazioak kentzen badituzu)
-
Salmenten eta sarreren erregistro-liburua (eragiketen bolumena kontuan hartuta errendimendu garbia duten jarduerak egiten dituzunean)
2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, liburu horiek nahitaezkoak dira, nahiz eta zure kontabilitatea Merkataritza Kodeari egokituta eraman.
Liburuak eramateaz gain, honako hauek gorde beharko dituzu:
- jaulkitako fakturak, daten arabera zenbakituta eta hiruhilekoen arabera multzokatuta
- jasotako fakturak eta bestelako egiaztagiriak
- Aplikatutako zeinu, indize edo moduluen egiaztagiriak