Ordainketa zatikatuak
Zer dira eta noiz eta nola egin behar dituzu?
Noiz egin behar dituzu ordainketa zatikatuak
Jarduera ekonomiko bat egiten duzunean egin behar dituzu, zure errendimenduak zehazteko erabiltzen duzun metodoa edozein dela ere (zenbatespen zuzena edo objektiboa).
Errentak eratxikitzen zaizkien eta jarduera ekonomikoak egiten dituzten entitateen kasuan, ordainketa zatikatuak bazkide, erkide edo partaide bakoitzak egin behar ditu, erakundearen mozkinean duen partaidetzaren proportzioan.
Ez duzu ordainketa zatikaturik egin behar:
-
Lanbide-jardueretan, baldin eta, aurreko urte naturalean, jardueraren diru-sarreren gutxienez % 70 atxiki edo kontura sartu bazen.
-
Nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-jardueretan, baldin eta, aurreko urte naturalean, ustiategiko diru-sarreren % 70, gutxienez, atxiki edo kontura sartu bazen, dirulaguntza arruntak edo kapitalekoak eta kalte-ordainak izan ezik.
Jarduera bat hasten duzunean, % 70 kalkulatzeko, kontuan izango dituzu ordainketa zatikatuari dagokion aldian atxiki edo kontura sartu beharreko diru-sarrerak.