Espainiako lurraldera lekualdatutako langileei aplikatu beharreko zerga-araubidea
Nori aplikatzen zaion araubide hori eta zer aukera dituzun aitorpena aurkezteko
Araubide orokor
PFEZaren zergadun ez diren, baina Espainiako lurraldera joatearen ondorioz izaera hori bereganatuko duten besteren konturako langileek 147 eredua aurkeztuz jakinarazi ahal izango diote Zerga Administrazioari inguruabar hori.
Jakinarazpen horretan, Espainiako lurraldean zein egunetan sartu diren eta lana noiz hasi den adieraziko da.
Zerga Agentziak PFEZaren atxikipenak noiztik aurrera egingo diren jasotzen duen egiaztagiria emango dio langileari
Egoera horretan dauden langileek PFEZa ordainduko dute.