BEZaren erregistro-liburuak
Nahitaezko liburuak, idazpen-epea, zuzenketak
Erregistro-liburuak
BEZaren subjektu pasiboak diren enpresaburuek edo profesionalek beren eragiketak erregistratu behar dituzte zerga likidatzeko eta ordaintzeko ezarritako epeen barruan.
Kontabilitateak honako hauek zehazteko aukera eman beharko du:
-
Bezeroei jasanarazitako BEZaren zenbateko osoa.
-
Hornitzaileei ondasunak eta zerbitzuak erostean jasandako zergaren zenbateko osoa.
Oro har, hauek dira BEZaren erregistro-liburuak:
-
Jaulkitako fakturen erregistro-liburua.
-
Jasotako fakturen erregistro-liburua.
-
Inbertsio-ondasunen erregistro-liburua.
-
Erkidego barruko eragiketa jakin batzuen erregistro-liburua.
Liburuak bitarteko elektroniko edo informatikoen bidez aurkeztu ahal izango dira; kasu horretan, preskripzio-aldian euskarri magnetikoan edo optikoan gorde beharko dituzte haietara sarbide osoa izateko behar diren fitxategiak, datu-baseak eta programak.
Hileko BEZaren autolikidazioak aurkezteko epea duten enpresaburuen kasuan, BEZaren erregistro-liburuak ZAEAren egoitza elektronikoaren bitartez eraman beharko dira, fakturazio-erregistroen hornidura elektronikoaren bitartez (IBES).