«Mortis causa» eskuratzeak. 650 eredua
Ondasunak eta eskubideak herentzia, legatu edo beste edozein oinordetza-tituluren bidez eskuratzea, eta bizitzaren gaineko aseguru-kontratuen onuradunek zenbatekoak jasotzea, kontratatzailea onuraduna ez denean.
Nork dauka hura aurkezteko betebeharra?
Ohiko bizilekua Espainian ez duten jaraunsleak, legatu-hartzaileak edo bizi-aseguru baten onuradunak (pertsona fisikoak), edo hildako pertsona baten ondasunak eskuratzen dituzten edo bizi-aseguru baten onuradun diren egoiliarrak, baldin eta pertsona horrek egoitza fiskala Espainian ez badu.