Bidaiarien ondasunen aldi baterako inportazioak
Espainian denboraldi bat igaro behar baduzu, informa zaitez zer frankizia eta formalitate egin behar dituzun aldi baterako erabiliko dituzun ondasunak sartzen badituzu
Sarrera
Europar Batasuneko aduana-lurraldean finkatuta ez dauden bidaiariei eska dakizkiekeen aduana-formalitateek, eskubide eta zerga guztiak salbuetsita aldi baterako merkantziak inportatu nahi badituzte, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Merkantziak aduana-araudian aurreikusitakoaren arabera biresportatu behar dira aurreikusitako epeetan.
- Merkantziek ez dute merkataritza-izaerarik izan behar, hau da, noizbehinkakoak izan behar dute, eta bidaiarien erabilera pertsonal edo familiarrerako edo opari gisa eskaintzeko erabili behar dira; haien izaerak edo kantitateak ez du adierazten merkataritza-arrazoiengatik inportatzen edo esportatzen ari direnik.
Araudi laburtuari egindako erreferentziak honako hauei buruzkoak direla ulertu behar da:
- BEDBAK: Batzordearen 2015eko uztailaren 28ko 2015/2446 (EB) Erregelamendu Delegatua, Batasuneko aduana-kodea ezartzen duen 952/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena
- BBEBAK: Batzordearen 2015eko azaroaren 24ko 2015/2447 (EB) Betearazpen Erregelamendua, Batasuneko aduana-kodea ezartzen duen 952/2013 (EB) Erregelamendua garatzeko arauak ezartzen dituena.