Gida teknikoak
Kanpo-merkataritzari buruzko eragiketak telematikoki aurkezten lagunduko dizugu
DUA aurkeztea (administrazio-dokumentu bakarra)
Zerga Administrazioko Estatu Agentziako Aduanen eta Zerga Berezien Departamentuak aitorpenak ahalik eta arinen aurkezteko eta operadoreei zerga-betebeharrak betetzen laguntzeko, aitortzaileei aukera ematen die aduana-aitorpenak teknika telematikoen bidez aurkezteko. Operadoreek honako aukera hauek dituzte eskura:
- Telekomunikazio-sistema bat erabiliz, eta EDIFACT estandarra erabiliz, administrazio-dokumentu bakarra telematikoki aurkez daiteke inportazioko, esportazioko, esportazio + zirkulazioko eta zirkulazioan bidaltzeko eragiketetan.
- Esportazio-aitorpena egoitza elektroniko honetan eskuragarri dagoen web-inprimaki bidez aurkeztea (DUA inprimakiaren alta: https://sede.agenciatributaria.gob.es/Sede/eu_es/aduanas/entrada-salida-mercancias/exportacion.html). Inportazio-aitorpena aurkezteko, partikularrek bakarrik erabil dezaketen inprimaki bat ere badago.
Internet bidez transmititzen da EDIFACT/CUSDEC fitxategia, bai eta inprimakia aurkeztu ere, HAC/1181/2003 Aginduarekin bat datorren ziurtapen-agintariren batek emandako erabiltzaile-ziurtagiria (sinadura elektronikoa) izateko baldintza bakarrarekin.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu orri honetako "Kontsulta informatikoak" atalera: https://sede.agenciatributaria.gob.es/Sede/eu_es/ayuda/consultas-informaticas/firma-digital-sistema-clave-pin-tecnica.html
Aduana-aitorpen bat zein egoeratan dagoen jakin daiteke, modu telematikoan bidalita, baldin eta Aduanako informazio-sisteman jaso bada. Kontsulta ikusteko, nabigatzailean baliozko erabiltzaile-ziurtagiri bat eduki behar da instalatuta, HAC/11881/2003 Aginduarekin bat datorren ziurtapen-agintariren batek emana. Segurtasun-arrazoiak direla-eta, ziurtagiriaren titularrak aurkeztutako aitorpenak soilik ikusi ahal izango dira.