ALBren funtzionamendu-eskema
Jarraitu beharreko pausoei buruzko informazio laburra emango dizugu
Proiektuaren deskribapena. Laburdurak
Jarraian deskribatzen den ALBren funtzionamendu-eskema irekia da, ez baitzaio nahitaez urrats bakoitzari jarraitu behar. Operadoreak aukeratu ahal izango du noiz sartu nahi duen, baina garrantzitsua da azpimarratzea, salgaiaren balizko azterketa fisikoan inplikatutako zerbitzu guztien koordinazioa ziurtatzeko, egokiena informazioa ahalik eta azkarren sistemara bidaltzea dela.
Honela ulertuko dira:
ALB: Aduana-leihatila bakarraren datu-basea. Operadoreen, mugako ikuskapen-zerbitzuen, portu-agintaritzen eta Aduanaren arteko lankidetza eta elkarrekintza ahalbidetzen duen tresna da, edukiontziko salgaien ikuskapena koordinatzeko helburuarekin, edukiontziaren posizionamendu bakarra egin dadin, mugan berrikusteko.
MIZ: Mugako ikuskapen-zerbitzua, salgaien inportazioa edo esportazioa mugan kontrolatzeko eskumena duten aduanaz kanpoko erakundeak.
EHE: MIZ bati esku hartzeko eskaera.
PreDUA: salgaia iritsi aurretik aurkeztutako aduana-aitorpena. Bi fasetan ezarriko da, eta operadoreak emandako edukiaren arabera, bi modalitate eta/edo funtzio izan ditzake:
- PreDUA-MRN eskaera, gutxieneko datu batzuk baino ez dituen aitorpena da, operadoreak MIZetan aurkeztuko dituen esku hartzeko eskaeretan kargu-dokumentu gisa txerta daitekeen eta igorritako informazioa batzeko elementu gisa balio duen MRN bat lortzeko.
- PreDUA: Salgaia iritsi aurretik aurkeztutako aitorpen osoa.
MRN: Aduana-aitorpenaren erregistro-zenbakia.
SAPL (C-5): Jasotze-lanen aurretiko jarduketen eskaera. Egungo C-5 arrazoiaz gain, beste arrazoi bat ere sartuko da prozedura honetarako.