2020ko araudiaren berritasunak
Informazioaren aurkibidea saltatu2020/2020 (EB) Zuzentaraua, Kontseiluarena, 2020ko abenduaren 7koa, COVID-19aren aurkako txertoei eta in vitro diagnostikorako osasun-produktuei aplikatu beharreko BEZarekin lotutako aldi baterako neurriei buruzkoa
Abenduaren 11n argitaratu zen EBAOn Kontseiluaren 2020ko abenduaren 7ko 2020/2020 (EB) Zuzentaraua, 2006/112/EE Zuzentaraua aldatzen duena aldi baterako neurriei dagokienez eta COVID-19aren aurkako txertoei eta COVID-19aren pandemiari erantzuteko gaixotasun horren in vitro diagnostikorako osasun-produktuei aplikatu beharreko balio erantsiaren gaineko zergari dagokionez.
Neurri berriak 2022eko abenduaren 12an sartu ziren indarrean, eta 2022ko abenduaren 31ra arte aplikatu ahal izango dira. Horiei esker, estatu kideek COVID-19aren pandemiari aurre egiteko neurri hauek hartu ahal izango dituzte aldi baterako:
a) Tasa murriztua aplikatzea COVID-19aren in vitro diagnostikorako osasun-produktuen entregei eta produktu horiekin zuzenean lotutako zerbitzuen prestazioei.
b) Aurreko fasean ordaindutako BEZa kentzeko eskubidea duen salbuespena ematea, COVID-19aren in vitro diagnostikorako osasun-produktuen entregei eta produktu horiekin zuzenean lotutako zerbitzu-prestazioei dagokienez.
COVID-19aren in vitro diagnostikorako osasun-produktuek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 98/79/EE Zuzentarauan edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017/746 (EB) Erregelamenduan ezarritako baldintzak betetzea eskatzen da.
Batzordeak edo estatu kideek baimendutako COVID-19aren aurkako txertoek soilik baliatu ahal izango dute lehen paragrafoan aurreikusitako salbuespena.