Diru-bilketaren arloko laguntza eta informazioa aztertzea
Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren zerga-bilketako organoek etengabe bultzatzen dute zergadunek borondatez betetzea, haien esku jartzen diren mekanismoak hobetuz.
Horrela, Dirubilketa Sailak herritarrei laguntza eta informazioa emateko etengabeko aurrerapenaren aldeko apustua egiten du, gero eta kalitate handiagoko eta izaera pertsonalizatuko bitarteko telefoniko eta elektronikoen bidez, bai eta eginkizun horietara bideratutako giza baliabideen espezializazioaren aldeko apustua ere. Horren erakusle da Diru-bilketako Telefono bidezko Arreta Zentroa, REC@T izeneko proiektua (91 553 68 01 telefonoa, astelehenetik ostiralera lanegunetan eskuragarri, 09:00etatik 14:00etara), hasiera-hasieratik arreta ez-presentzialean mugarri izan dena. REC@T-k Dirubilketaren arloko telefono bidezko laguntza-zerbitzuak osatzen ditu.
Edozein pertsona fisikok edo juridikok erabil dezake telefono bidezko arreta-zerbitzu hori, eta zerga-bilketaren arloko izapideak eta jarduketak egin ditzake. Telefono-kanal bat denez, zergadunak joan-etorriak saihestu eta arreta azkarrago jaso dezake, eta horrek, aldi berean, bere betebeharrak betetzetik eratorritako administrazio-kargak murriztea ahalbidetzen du. Gainera, herritarrei arreta emateko sistemak kalitate-kontrol espezifiko eta berritzaile bat du, erabiltzen duten pertsonen arreta zuzena eta sistemaren errendimendua ebaluatzen dituena.
Horrek guztiak zerga-arloko jardunbide egokiak eta herritarrei tratu ezin hobea ematen dien zerbitzua bihurtzen du REC@T; izan ere, herritarrak azkar artatzen dituzte diru-bilketan espezializatuen dauden langileek.
2021ean, REC@T-k 580.000 dei baino gehiagori erantzun zien, eta 60.000 telefono-ordainketa egiteko erabili zen.
Oro har, Dirubilketaren telefono bidezko arreta-zerbitzu honek (REC@T) honako izapide eta asistentzia- eta informazio-jarduketa hauek egitea errazten du:
-
Zorrak telefonoz ordaintzea/Sarreren agiriak sortzea.
-
Betearazte bidean diren zorrak geroratzeko/zatikatzeko eskatzea.
-
Zorrak ordaintzeko gerorapena edo zatikapena helbideratzeko banku-kontuari buruzko datuen errekerimendua betetzea.
-
Ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskabideen eta akordioen banku-helbideratzearen kontua aldatzea.
-
Betearazpen-bidean dauden zorrak zerga-kredituekin konpentsatzeko eskaera.
-
Premiatutako zorrei buruzko informazioa eta kontsulta.
-
Kontu korronteak, soldatak, ordainsariak eta pentsioak, kredituak, ibilgailuak eta zerga-itzulketak bahitzeko jarduerei eta eginbideei buruzko informazioa eta kontsulta, eta sarrera-agiriak sortzea.
Diru-bilketa Sailak eskaintzen duen informazioa eta laguntza ez dira telefono bidezko arreta-zerbitzura mugatzen, hiru laguntza-tresna ere eskaintzen ditu, edo laguntzaile birtualak, zeinekin edozein zor ordaintzeko epeak, zorrei aplika dakizkiekeen interesak edo ordaintzeke dagoen zorra ordaintzeko zure soldatatik edo pentsiotik enbargatu daitekeen zenbatekoa kalkula daitezkeen.
Newsletter honen "Zerga Agentziari buruzko gehiago" atalean, tresna horien erabilgarritasunak kontsulta ditzakezu, nola erabili azaltzen duten bideoekin batera.