Zerga-informatika herritarren zerbitzura
Zerga Agentzia aitzindaria izan da Espainiako sektore publikoan zerbitzu elektronikoak garatzen eta herritarrei bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko duten eskubidea errazten.
Inkesta independenteek erabiltzaileen zerbitzu- eta gogobetetze-mailaren aurrerapena eta hobekuntza agerian usten dute, hala nola Politika Publikoak Ebaluatzeko Institutuaren zerbitzu publikoen kalitateari buruzkoan edo ELGEren zerga-administrazioen datu konparatiboen txostenetan. Espainiarren iritzi eta jarrera fiskalak izeneko azken azterketan, AFIren Barometro fiskala izenekoan, hamar herritarretik zortzik Zerga Agentziaren zerbitzuek zergadunen arazoak konpontzeko duten gaitasunarekiko iritsi baikorra du, eta ondoen baloratutako zerbitzuak PFEZren zirriborroa, WEB Errenta programa, sinadura elektronikoa eta Zerga Agentziaren webgunea bera izan ziren.
Zerbitzu elektronikoez gain, Zerga Agentziak zergadunentzako informazio- eta laguntza-tresnak ere sortu ditu, azken teknologiak pixkanaka txertatuz, hala nola adimen artifiziala, modelizazio prediktiboa eta big data.
Bere konpromisoak betetzeko, Zerga Agentziak hasiera-hasieratik Informatika Zuzendaritza propioa izatea erabaki zuen, bere irtenbideak eta zerbitzuak garatzeko gai dena.
Zerga-informatikako Saila (ZIS) arduratu da, Zerga Agentzian, sistema eta azpiegitura informatikoak garatzeaz, ezartzeaz eta mantentzeaz, zergadunentzako egoitza elektronikoa eta webgunea, barne-kudeaketako sistemak eta Espainiako Administrazioko beste erakunde batzuekin, beste herrialde batzuekin eta Europar Batasunarekin lankidetzan aritzeko eta informazioa trukatzeko sistemak barne.
ZISk baliabide teknologiko guztiak antolatzen ditu Zerga Agentziak bere helburuak bete ditzan, eta estrategiak eta gidalerroak sailekin eta zerbitzuekin batera prestatzen ditu, bere nortasun-ezaugarriak mantenduz:
-
Barne-ezagutza lehenestea, bertako langileen artean gera dadin.
-
Zerga Agentziako sailen eta zerbitzuen beharrizanekin etengabe bat egitea.
-
Etengabeko bilakaeran dauden teknologia berrien etekinik handiena lortzeko proaktibitatea.
ZISren soluzio informatikoak ezinbesteko bitartekoak dira hiru helburu nagusi errazago lortzeko: zergadunei laguntzea, zerga-betebeharrak betetzean administrazio-karga murriztea eta ez-betetzeak kontrolatzea.
Zerga-informatikaren agertokia araudi-aldaketa handiek definitzen dute. Aldaketa horiek oso epe zorrotzetan jarri behar dira abian, informazio kritiko eta konplexuaren bolumen handiak erabiliz, eta egunean 24 orduz milioika zergadunek egindako transakzioei zerbitzua emanez.
Beste digitalizazio-eredu batzuk alde batera utzi gabe, Zerga Agentziak aukeratutako eredua Zerga Informatikako Sail indartsu bat izatean datza. Sail honek nahierako irtenbideak sortzen ditu teknologiaren erabilera intentsiboa eginez. Ikuspegi horrek erakutsi du eredu arrakastatsua dela eta etorkizuneko digitalizazio-beharrei erantzuten jarraituko duela, errendimendu handiarekin. Gainera, eredu horrek baliabideen erabilera oso eraginkorra egiten du, apalak baitira antzeko zerga-erakunde eta -administrazioekin alderatuta.
Eraginkortasun horri eutsiz, Zerga Informatikako Saila lanean ari da zergadunari laguntzeko erronka berriei aurre egiteko prest, baita teknologia disruptiboak agertzeak eta erabiltzeak iruzurraren aurka egiteko ere. blockchainTeknologia horien artean honako hauek aurkitu ditzakegu: kriptoaktiboak, hodeian zerbitzuak ematea eta adimen artifiziala erabiltzea, zerga-erronka berriak, hala nola diseinuagatik betetzea, nazioarteko informazio-trukeak handitzea, eta gizarte-erronka berriak, hala nola harremanak desmaterializatzea.
Teknologia funtsezkoa da edozein zerga-administrazioan, eta ZIS prest dago gizarteak Zerga Agentziaren misioa betetzeko eskatzen dituen zerbitzuak egunero ziurtatzeko.