2018ko INFORMAn argitaratutako berritasunak
Informazioaren aurkibidea saltatuINFORMAn urtarrilean argitaratutako berrikuntzak
137259 BALORE KOTIZATUEN HARPIDETZA-ESKUBIDEEN GAINEKO ATXIKIPENAHarpidetza-eskubideen eskualdatzeetan, lortutako zenbatekoa, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera ondare-irabazi gisa kalifikatzen dena, atxikipenaren mende egongo da, eta atxiki edo kontura sartu beharko du erakunde gordailuzainak, eta, halakorik ezean, eskualdatzean esku hartu duen finantza-bitartekariak edo fede-emaile publikoak. Salbuespen gisa, aurretik hirugarren bati erositako harpidetza-eskubideak eskualdatzeak ez du atxikipena edo konturako sarrera egiteko betebeharrik sortuko.
140222IKASKETA ARAUTUETARAKO BEKAK: 2018/1/1ETIK AURRERA SALBUETSITAKO ZENBATEKOAK2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, beketatik salbuetsitako zenbatekoak handitu egingo dira: oro har, 6.000 euro urtean. Diru-horniduraren xedea hezkuntza-sistemako ikasketa arautuak egiteko garraio- eta ostatu-gastuak konpentsatzea denean, master-maila barne edo baliokidera arte, 18.000 euro urtean. Ikasketak atzerrian egiten direnean, 21.000 euro urtean. Bekaren xedea doktorego-ikasketak egitea bada, 21.000 eurora arte urtean Espainian egiten badira, eta 24.600 eurora arte urtean atzerrian egiten badira.
140223 JANARI-TXARTELAK ETA ZEHARKAKO BESTE FORMULA BATZUK, 2018/01/1ETIK AURRERA2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, 11 eurora igoko da jantoki-zerbitzua emateko zeharkako formuletatik salbuetsitako zenbatekoa, hau da, behar horri erantzuteko langileari ematen zaizkion janari-txartelak edo antzeko dokumentuak, txartelak edo ordaintzeko beste edozein bitarteko elektroniko.
140224 GUTXIENEKOA ONDORENGOENGATIK: ZAINTZA ETA JAGOLETZA EBAZPEN JUDIZIALA2017ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, ondorengoekin parekatzen dira, ondorengoengatiko familia-minimoa aplikatzearen ondorioetarako, bai eta tutoretza edo harreragatiko zergadunarekin lotutako pertsonekin ere, legeria zibilean aurreikusitako baldintzetan, baldin eta ebazpen judizial bidez haien zaintza eta jagoletza esleituta badute.
140226 OSASUN-LANGILEAK KONGRESUETARA JOATEABaldin eta lan-etekinen kalifikazioa badute farmazia-konpainiek antolatutako osasun-langileen kongresuetara joateko gastuen ordainketak, ez dute haiengatik ordaindu beharko; izan ere, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, enplegatzaileak zeharka finantzatzen dituela ulertuko da, eta, beraz, ez dira gauzazko lanaren etekintzat hartuko.