2021 Zerga berezien eta ingurumenekoen nobedadeak
560 eredu berriko kuotak xehatzeko fitxategia inportatzeko zehaztapen teknikoen dokumentuaren bertsio berria argitaratu da. Bertsio berriak aurkezpena nola egin azaltzen du, inportatu beharreko fitxategiaren lerro-kopurua 5.000 erregistrotik gorakoa denean.
Elektrizitatearen gaineko zerga berezia: 560 eredua: 2021eko urrian aurkeztu beharreko autolikidazioak
17/2021 Errege Lege Dekretuan prezioen igoerak elektrizitatearen txikizkako merkatuetan duen eragina arintzeko hartutako neurriak aplikatuz, 2021eko urrian autolikidazioak aurkezteko ezarritako moduan jakinarazten da.
Pilatutako idazpenen kontsulta berri bat dago, epigrafe-kodearen, epigrafe fiskalaren, gakoaren, mugimendu motaren eta erregimen fiskalaren arabera.
Ekainaren 24ko 12/21 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluak salbuetsi egiten ditu zergadunak 21/07/01etik 21/09/30era bitartean sartutako elektrizitatearen ordainsariei dagokien HPEEren ordainketatik (12/21 Errege Lege Dekretua, ekainaren 24koa, energia-fiskalitatearen arloan eta energia sortzearen arloan eta ura erabiltzeko tarifaren eta erregulazio-kanonaren kudeaketaren arloan premiazko neurriak onartzen dituena).
Ohiko galdera aldatu da: Zer eragiketa edo mugimendu islatu behar dira ozpin-fabrika baten zerga berezien kontabilitatean?
Ohiko galdera berri bat argitaratu da Ardo-egile gisa baimendutako establezimendua atalean.
Ozpin-fabrika gisa baimendutako establezimenduei buruzko ohiko galderak eguneratzen dira.